A-28ko indar bera bozkatuko dute herritarren %69k

2019ko maiatzaren 9a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Espainiako Gorteetarako bozen eta udal eta foru hauteskundeen artean, Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak inkesta bat argitaratu du; bi deialdien inguruan galdetu diete Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarrei, eta, besteak beste, ondorioztatu dute hamar herritarretik zazpik apirilaren 28an hautatutako alderdiari emango diotela berriro botoa (%69). %88k erantzun dute M-26an «ziur» joango direla bozkatzera.

Espainiako gobernabideaz, galdekatutako herritarren erdiek (%48) begi onez ikusten dute PSOEren eta Unidas Podemosen arteko gobernu bat Madrilen. Alde handira daude beste erantzun posible batzuk: %12k nahi dute PSOEk bakarrik gobernatzea, eta %8k lehenesten dute PSOE-Unidas Podemos formulari indar abertzale eta subiranistak batzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.