Etxerat elkarteak pintaketa faxistak salatu ditu

Svastikak margotu zituzten Gasteizko egoitzaren kanpoaldean. ETXERAT.
2019ko abenduaren 3a
00:00
Entzun
GASTEIZ.Etxerat-ek Gasteizen duen egoitzaren kanpoaldean svastikak margotu zituzten herenegun goizaldean, eta euskal presoen, iheslarien eta haien senideen alde lan egiten duen elkarteak salaketa publikoa egin du. «Espainiar estatuan gaur egun pairatzen den inboluzio politikoaren testuinguruan ulertzen dugu gure egoitza seinalatzearena, ikur naziak marraztuz», nabarmendu du elkarteak, prentsa agiri batean. Gaineratu du bizikidetzaren eta konponbidearen bidean egindako lanari «oztopoak jarri eta ondoeza zein ezinegona sortzea» dutela asmo pintaketek.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak elkartasuna adierazi dio Etxerat-i: «Gaur egun Etxerat-ekin ditugun ezberdintasun ideologiko argiak alde batera gelditzen dira horrelako erasoak salatzeko orduan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.