Bilduk zehaztasun falta egotzi dio energia planari

2022ko irailaren 15a
00:00
Entzun
GASTEIZ. EH Bilduren ustez, Arantxa Tapia Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoko sailburuak atzo aurkezturiko energiaren kontingentzia planari zehaztasuna falta zaio. Mikel Otero legebiltzarkideak hartu zuen hitza eztabaidan, eta, haren arabera, plan horretan ez dago «egungo beharrei egokitutako benetako plangintzarik». Are gehiago, iragarri zuenez, neurri horiek ez dute balioko epe laburrean gas kontsumoa jaisteko edota argindarra aurrezteko.

Bilduren ustez, planaren oinarrian dago «arazoa». Koalizioaren iritziz, energia aurrezteko orain zein neurri hartuko diren izan beharko luke «eztabaidagaia», eta ez du halakorik. «Espainiako Gobernuak dekretu bat onartu zuen abuztuaren 1ean, eta Jaurlaritza horretara mugatu baino ez da egiten, ez doa harago», laburbildu du. Era berean metodologia «ez-parte hartzaile» bat erabili izana leporatu dio Jaurlaritzari, talde parlamentarioek ez dutelako izan ekarpenak egiteko edo haiek eztabaidatzeko aukerarik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.