Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Landa eremuko andreen kontrako indarkeria argitara

Leire Milikua, atzo.
Leire Milikua, atzo. M. ANDRES / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2022ko azaroak 15

DONOSTIA. Lur gainean, itzal azpian liburua kaleratu du Leire Milikua Larramendik (Abadiño, Bizkaia, 1985), Lisipe bildumaren barnean, Susa argitaletxearekin. Arkitektura ikasketak egin zituen, baina ekologian eta genero berdintasunean aditua ere bada. Emakumeek landa eremuan jasaten duten «biolentzia patriarkala» salatzea du helburu liburuak. Lan arrakala eta desberdintasun ekonomikoak aztertzeaz gain, indarkeria sinbolikoan sakondu du.

Landa eremuko zenbait emakumeri eman die ahotsa, eta, hain zuzen, Josebe Blanco nekazariak idatzi du liburuaren hitzaurrea. «Ezin nuen onartu inork nire izenean hitz egitea; alegia, baserritarron ahotsak gure eztarriak behar ditu». Harena da liburuak biltzen dituen istorioetako bat ere. Milikuari eskerrak eman nahi izan nahi dizkio, «hiritik hirira» lana egiten duen mundu batean «fokua itzalita» duten emakumeen testigantzak ikusgai jartzeagatik. «Liburu honek leiho izan nahi du, bozgorailu izan nahi du», adierazi du Milikuak, «landa eremuko emakumeak funtsezkoak izan direlako, eta badirelako».

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Manifestarietako batzuk bandera moreak astintzen, Bulebarrean. ©JON URBE / FOKU

Ozen berriz: «Aski da!»

A. Iraola - I. Orzaiz - M. Asensio Lozano

Mugimendu feministak kaleak bete ditu bortxa matxistaren aurkako mezuekin. Justizia «feminista» aldarrikatu dute. Instituzioen elkarretaratzeak ere izan dira

Ikastetxe bateko korridorea eta ikasgela, artxiboko irudi batean. ©BIEL ALIÑO / EFE

Hezkuntza Legeari eginiko ekarriak, murgiltzetik «laikotasun positibora»

Irati Urdalleta Lete

35 eragilek eta norbanakok egin dizkiote zuzenketak Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Legearen aurreproiektuaren lehen zirriborroari; euskarak eduki beharreko garrantzia da ardatzetako bat

<b>Txapa.</b> 'Ahobizi' txapa andre baten paparrean (artxiboko irudia). ©J.U. / FOKU

Euskarak, maitale asko eta etsai gutxi

Irati Urdalleta Lete

Nolako jarrera dute euskal herritarrek euskararen inguruan? EHUko NIK ikerketa taldearen esanetan, jarrerak onak dira orokorrean, baina badaude ahulguneak: zenbaitek mundu tradizionalarekin lotzen du oraindik ere euskara; ez, ordea, gai espezifikoekin edo lagunartean erabiltzearekin.
Grebalariek astelehnean egindako protesta, Basaurin. ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...