Lau greba egun Gipuzkoako arte grafikoetan

2022ko irailaren 17a
00:00
Entzun
DONOSTIA. ELAk eta LABek lau greba egunera deitu dituzte Gipuzkoako arte grafikoen sektorean. Egun lan hitzarmena negoziatzen ari dira, eta, lanuzteekin, patronalaren «blokeoa» salatu nahi dute. Irailaren 27rako eta 29rako, eta urriaren 4rako eta 6rako egin dituzte greba deialdiak. Hurrengo astean zabalduko dute deialdia, baina dagoeneko baieztatu dute Sam, Cicarsa eta Corenso enpresetan greba egingo dutela. Aurreko lan hitzarmena abenduan amaitu zen, eta 1.345 langileri eragiten zien.

Arte grafikoena ez da atzo Gipuzkoan egin zen lanuzte eskaera bakarra, CIE Legazpiko langile batzordeak —ELA, LAB eta UGT— hiru eguneko greba deialdia egin baitu azpikontraten «gehiegizko erabilera» salatzeko. Hilaren 21, 22 eta 23rako egin dute. Batzordearen arabera, azken urteetan 50 lanpostu desagertu dira azpikontraten eraginez. Bestalde, BM Shopeko langile guztiek greba egin zuten atzo. Barakaldokoek (Bizkaia) bigarren greba eguna zuten; beste dendetakoek, berriz, greba mugagabeko lehena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.