Europako laguntzen herenak izoztuko dizkiote Hungariari

«Zuzenbide estatua arriskuan jartzea» egozten diote Viktor Orban lehen ministroaren gobernuari.

Viktor Orban Hungariako lehen ministroa, Vienan, uztailean. M. B. / EFE.
2022ko irailaren 20a
00:00
Entzun
BRUSELA. Mehatxua bete du Europako Batzordeak. Ursula von der Leyen presidenteak apirilean jakinarazi zion Hungariari zuzenbide estatua errespetatu ezean ezingo zuela dirurik jaso talde komunitarioaren aurrekontutik, eta igandean ofizialki eskatu zuen laguntza horien herenak izozteko.

Hortaz, Bruselak aurrenekoz aktibatu du 2020. urteko udazkenean Europar Kontseiluak eta Europako Parlamentuak adostutako prozedura. Horren arabera, funtsak jaso ahal izateko, baldintza bat bete behar dute EB Europako Batasuneko estatu kideek: «blokearen balioak eta printzipioak» betetzea, hain justu. EBk uste du Viktor Orbanen gobernuak laguntza horiek erabil ditzakeela «zuzenbide estatua arriskuan jartzen duten neurriak» indarrean jartzeko.

Neurria Johannes Hahn komisarioak iragarri zuen; azaldu zuen azken erabakia hartzeko eskumena EBko kideek dutela orain. Proposamena beranduenez irailaren 22an egingo du Europako Batzordeak, eta 27 estatu kideek hilabete izango dute erabakitzeko. Salbuespenezko kasuetan beste bi hilabetez luza daiteke epea, eta, dirudienez, hori eskatuko dute, Hungariak tarte handiagoa izan dezan erreformak egiteko.

Budapestek atzo zuen aurkeztekoa parlamentuan ustelkeriaren aurkako lehen lege proiektua, Bruselaren zigorrei izkin egin ahal izateko. Hurrengo lege proposamena datorren ostiralean aurkezteko asmoa dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.