Koronabirusa

Urkulluk eskatu du biderik ez emateko «espekulazioei»

Urkulluk zabaldutako irudia. EAJ.
2020ko martxoaren 26a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk mezu bat argitaratu du bere Facebookeko kontuan, koronabirusaren krisiaren harira. «Espekulazioak» albo batera uzteko eta osasun arloko agintariek emandako irizpideei jarraitzeko eskatu du argitaratu duen idazkian: «Orain arte ongi oinarrituak, egokiak eta eraginkorrak izan dira. Ez da espekulazioetarako abagunea».

Testuan dioenez, «ahal den neurrian jarduerari eutsi egin behar zaio, ongizate estatuarekin zerikusia duten hainbat arrazoi direla medio». Urkulluk uste du jarduera guztiak eteteak «zaildu» egingo lukeela «herritarrei oinarrizko zerbitzuak eskaintzea». Halaber, nabarmendu du jarduera horrek «pertsonen segurtasun baldintzak» bete behar dituela.

Testuarekin batera, argazki bat ere argitaratu du Urkulluk bere kontuan, 1983an Aixerrotan (Getxo, Bizkaia) egindako Alderdi Egunarena. EGIko burukide gisa hitz egin zuen Urkulluk ordukoan. Ekitaldiak Saldremos adelante - Aterako dugu izan zuen goiburu, eta orain Urkulluk izenburu hori jarri dio testuari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.