ELIZONDO. «Urteroko gazte independentisten topalekua» da udaberriko egitasmoa, Ernairen arabera, baina, COVID-19aren ondorioz, bi urtez halakorik egin gabe egon behar izan dute. Ezker abertzaleko gazte antolakundeak espero du, ordea, aurten egin ahal izanen dutela. Gazte martxa eta musika jaialdia uztartuko dituzte aurten, atzo Elizondon (Nafarroa) iragarri zutenez: apirilaren 14an Zugarramurditik abiatuko dira, Erratzun eginen dute geldialdia, eta Elizondora ailegatuko dira 15ean, han kontzertu eta ekitaldi politikoei ekiteko. Apirilaren 17an Iruñean eginen denAberri Egunean bukatuko dute.
BostEHun eta zutik! lelopean antolatu dute aurtengoa: Amaiurko gazteluaren setioaren bostehungarren urteurrenean, «gazteria eta herria zutik» daudela aldarrikatuko dute.
Zugarramurditik Elizondora eginen du gazte martxa Ernaik
Mendi ibilaldia eta musika jaialdia uztartuko dituzte apirilaren 14tik 16ra, 'BostEHun eta zutik!' lelopean

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu