Harrera Sareak «oso negatibotzat» jo du Jaurlaritzaren jarrera
IRUN. Irungo Harrera Sarea Eusko Jaurlaritzako Asilo eta Migrazio Zuzendaritzarekin bildu zen atzo Donostian, Bidasoaldeko harrera aterpetxean sartzeko migratzaileei aplikatzen zaizkien irizpide murriztaileak berrikusteko. Hala, zuzendaritzak bileran agerturiko jarrera «oso negatibotzat» jo du sareak, eta «bere eskumenen mugetan ezkutatzea» egotzi dio, migratzaileei eskaintzen dizkien alternatibak «baliogabeak» direla argudiatuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu