Errefuxiatuak iaz baino %15 gehiago dira munduan

NBEren arabera, 103 milioi lagunek desplazatu behar izan dute behartuta; horietako 7,7 milioik, Ukrainako gerragatik

2022ko urriaren 29a
00:00
Entzun
GENEVA. UNHCR Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariak atzo plazaratutako datuen arabera, aurten 103 miloi errefuxiatu daude munduan; hau da, iaz baino hamabost milioi pertsona gehiago. 2022ko ekainaren amaiera arteko zenbakiak daude jasota azkeneko txostenean.

NBEren agentziak zehaztu du 77 pertsonatik batek nozitzen dituela desplazamendu behartuak; duela hamarkada bat halako bik. Siria da errefuxiatu gehien dituen herrialdea: zazpi bat milioi. Zerrendan hurrengoak Venezuela (6,5 milioi) eta Ukraina (5,5 milioi) dira. Hori bai, Ukrainatik azken hilabeteetan ere alde egin behar izan dute, eta, hortaz, benetako kopurua 7,7 milioikoa da. Hego Sudanek, Kongoko Errepublika Demokratikoak eta Myanmarrek ere desplazatu asko dituzte.

Turkia da errefuxiatu gehien jasotzen dituena: 3,7 milioi. Kolonbia da bigarrena (2,2), eta Alemania hirugarrena (2,2).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.