Koronabirusa

Izurrian gazteria «kriminalizatu» dela ikusi dute

Gazte talde bat. IDOIA ZABALETA/FOKU.
2021eko urriaren 14a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Gazteen Euskal Behatokiak Gazteak eta pandemia. Adituen begiradak izeneko ikerketa aurkeztu zuen atzo Eusko Legebiltzarrean. Adituen ekarpenak oinarritzat hartuta, COVID-19aren pandemiak gazteengan izan dituen ondorioak aztertu dituzte txostenean, askotariko ertzetatik. Ondorioztatu dutenez, izurriak areagotu egin ditu gazteek lehendik zituzten gabeziak, eta handitu egin du haien «ziurgabetasuna». Besteak beste, izurrian gazteen buruko osasunak okerrera egin du, eta haien arteko «arrakala soziala» handitu egin da, txostenean jaso dutenez. Halaber, adituek ohartarazi dute gazteak «kriminalizatu» egin direla, «jomugan» jarri eta kutsatzeen erantzule egin dituztela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.