Sei lagun atxilotu dituzte 39 migrante hil direla eta

2023ko apirilaren 1a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
MEXIKO HIRIA. Mexikoko Errepublikako Fiskaltza Nagusiak sei lagun atxilotu zituen atzo, joan den astean Ciudad Juarezko iheslarien atxilotze gune batean izandako sutean parte hartzea egotzita. Denera 68 pertsona zeuden sutea hasi zenean, eta 39 lagun hil eta 29 zauritu ziren. Dolozko hilketa eta lesio delituak egozten zaizkie atxilotuei. Dena dela, ikerketa abian da oraindik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.