Neurriak eskatu dituzte talderik kalteberenentzat

Zaharren egoitza bat. D. FERNANDEZ / EFE.
2020ko azaroaren 10a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
DONOSTIA. Menpekotasunak dituzten eta zaurgarritasunerako arriskua duten pertsonen ikuskatzerako taldeak neurriak eskatu ditu: adinekoek eta menpekotasunen bat dutenek jasan dituzten gabeziak aztertu eta horiek konpontzeko proposamenak egin ditu, besteak beste. Talde horretan daude Agijupens, Afagi, Aubixa fundazioa, Hurkoa eta Matia institutuko kideak.

Sinatzaileek salatu dute baliabide falta izan denean adinaren araberako diskriminazioa egin dela. Kasu horretan, adierazi dute familiek eta gaixoek egoeraren berri izan behar dutela eta zaintza aringarriak emateko aukera izan behar dutela. Era berean, protokoloak gaixoaren ezaugarrien arabera aplikatu behar direla ohartarazi dute, eta ez era orokortuan. Taldeak uste du langile gehiago behar direla ahulenenak zaintzeko, eta zaharren eta gazteen arteko «arrakala» gutxitu behar dela, inklusioaren bidez. Politikarien arteko kontsentsua lagungarri izan daiteke, taldearen arabera, eta egoera hobeto ulertzeko, komunikazioa hobetzeko eskatu du. Maskaren erabilerarako argibideak ere eskatu dituzte, baita maskarak doan ematea ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.