Colonnari DPS estatusa kendu dio Frantziak

2022ko martxoaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00

PARIS.Yvan Colonna preso korsikarra DPS estatus berezia duten espetxeratuen zerrendatik kentzea erabaki zuen atzo Frantziako lehen ministro Jean Castexek. Gobernuak atzo ohar bidez azaldu zuenez, Colonnaren «osasun egoera larrian» eta Arlesko kartzelaren (Okzitania) azken txostenean oinarritzen da erabakia.

Preso korsikarra konorterik gabe dago, joan den asteazkenaz geroztik, Arlesko beste preso batek kartzelako patioan jipoitu zuelako. Frantziako eta Korsikako hedabideek azaldu zutenez, erasotzailea jihadismoagatik zigortu zuten, eta esan zuen «profetari birao egiteagatik» jo zuela militante nazionalista.

Joan den igandean, 10.000 lagun inguru atera ziren Corteko kaleetara (Korsika), alderdi autonomistek, independentistek eta ikasle mugimenduak deituta, Colonnari eta haren familiari babesa helarazteko. Manifestazioaren erdialdean liskarrak izan ziren Frantziako Poliziarekin, eta denera 28 zauritu ziren; horietatik 24, manifestariak. Astelehenean, berriz, kolegio eta lizeo batzuetan protesta egin zuten, eta horietarako sarrerak blokeatu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.