Sexu eraso bat salatu dute Tolosan

2021eko ekainaren 3a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
TOLOSA.Tolosako Udalak (Gipuzkoa) eta Tolosako Asanblada Feministak jakinarazi dutenez, pasa den larunbatean eraso sexista bat izan zen Tolosako skate parkean. Udalak, erasoa gaitzesteaz gain, abian jarri du indarkeria matxista jasan duten emakumeak artatzeko protokoloa; asanbladak, berriz, elkarretaratzera deitu du gaur arratsalderako: 19:00etan izango da, Triangulo plazan. Erasoa jasan duenak salaketa jarri du Ertzaintzan. Azaldu duenez, erasoa Usabal kiroldegitik gertu dagoen parkean izan zen, larunbat gauean. Tolosako Udalak argitu du «babes osoa» eskaini diotela hari eta haren ingurukoei, eta mugimendu feministarekin eta gizarte eragileekin indarkeria matxistaren aurka lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi du. Horrez gain, nabarmendu du herritarren parte hartze «aktiboa» beharrezkoa dela erasoak eragozteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.