Nafarroako Gobernua eta EH Bildu, «baikor»

2021eko urriaren 23a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
IRUÑEA. Nafarroako Gobernuak eta EH Bilduk bilera izan zuten atzo datorren urteko aurrekontuei buruz hitz egiteko, eta bi aldeak «baikor» agertu ziren bileraren ondotik. Nafarroako Gobernuko lehen lehendakariorde Javier Remirezek esan zuen zenbait arlotan «gertutasun handia» dagoela, eta beste batzuetan jarrerak ez daudela hain hurbil. «Datorren asteartean berriro bilduko gara, eta ikusiko dugu zein gaitan jarrai dezakegun aurrera egiten». EH Bilduko Adolfo Araizek, berriz, esan zuen «adostasun giroaz» gain «zenbait gai zehatzetan sakondu» egin dutela.

Gainera, Navarra Sumaren jarrera txarretsi zuen Remirezek, eta «muturreko oposizioan» kokatzea egotzi zien: «Ez dakit zertan dabiltzan; ez dira seriotasuna eta ardura erakusten ari».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.