Itziar Ituño aktorea sarituko dute film laburren Santurzine jaialdian

2021eko irailaren 28a
00:00
Entzun
ZINEMA. Itziar Ituño (Basauri, Bizkaia, 1974) aktore eta abeslariak Serantes saria jasoko du Santurtziko (Bizkaia) Santurzine film laburren jaialdian, urriaren 16an, larunbatez. Antolatzaileek adierazi dutenez, Ituño «ikusleek gehien ezagutu eta maite duten aurpegietako bat» da, Goenkale eta La casa de papel telesailetan zein Loreak filmean egindako lanarengatik, besteak beste. Gogoan izan dute, halaber, antzerkian zein Ingot musika taldean egin duen ibilbidea eta «euskal zinema eta euskara munduan zabaltzeko erakutsitako konpromisoa».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.