Koronabirusa

Munduko kasuek behera egin dute lehen aldiz bi hilean

2021eko maiatzaren 4a
00:00
Entzun
GENEVA. Aurreko asteak aldaketa ekarri zuen pandemiaren bilakaeraren joeran: otsailaren erdialdetik lehen aldiz, aurreko astean baino kasu gutxiago zenbatu zituzten. 5,69 milioi kasu zenbatu zituzten —aurreko astean, 5,73 milioi—. Hala ere, hildakoen kopuruak gora egin du azken astean, 88.000tik 93.000ra, eta hurbil du inoizko kopuruhandiena, 100.000 alegia.

Egoeraren larritasunaz ohartarazi du Tedros Adhanom Ghebreyesus OMEko zuzendariak.Izan ere, kutsatu guztien erdiak gogoratu du ezen, Brasil eta India artean atzeman badira ere, beste estatuetan ere gogorra dela egoera: «Aurreko bi asteetan kutsatu gehiago zenbatu zituzten pandemiako lehen sei hilabeteetan baino».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.