Albak Abaurrea salatu du, ostikada bat eman ziolakoan
IRUÑEA. Carmen Alba Navarra Sumako Iruñeko zinegotziak auzitara eraman du Joxe Abaurrea EH Bilduko zinegotzia, sanferminetako txupinazoan ostikadak ematea egotzita: «Balkoian nengoen, Abaurrea ikurrina ateratzen ari zela ikusi nuen, eta eutsi egin nuen [bandera]; orduan, ostikoka hasi zitzaidan», azaldu du Albak, eta gaineratu «ubeldura ugari» dituela hankan. Ikurrina «inposatu» nahia egotzi dio Albak EH Bilduri.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu