Jaurlaritzak dio herritarren %4 bizi direla pobrezian

2023ko irailaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
GASTEIZ. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako pobrezia neurtzeko, Pobreziari eta Gizarte Desberdintasunei buruzko Inkesta egin du Eusko Jaurlaritzak. 10.000 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte, eta, datuen arabera, «hobekuntzak» izan dira. «Benetako pobreziaren» ehunekoa, adibidez, azken hamarkadako txikiena izan da: 2012an, biztanleen %5,3 bizi ziren pobrezian eta, 2022an, %4.

Pobreziaren«pertzepzio subjektiboa» aldatu egin da, eta herritarren %2,4k besterik ez dute beren burua pobretzat hartzen; duela hamar urte, %3 ziren.

%92,2k uste dute ongizatea dutela. Prezioen igoeraren eta soldaten izoztearen ondorioz, baina, askok ezin dituzte «normaltzat jotzen diren jarduerak» egin. Ongizaterik ezaren arriskua da gehien handitu den aldagaia. %6,9tik %8,2ra igo da neguan hoztu diren etxeen kopurua, eta %16,3tik %19,2ra igo da ezusteko gastuak ordaindu ezin dituztenen ehunekoa.

Atzerritarren %19,9 bizi dira «benetako pobrezian»; gainerako herritarren artean, %2,1. Gazteen egoera hobetu da, baina 55 eta 64 urte bitartekoek ez dute aldaketarik nabaritu: %3,3 pobre bizi dira. Emakumeen kopurua gizonezkoena baino handiagoa da: %4,2 eta %3,8.

Lurraldetasunak ere eragina du: biztanleen %5,1 pobrezian bizi dira Araban, %3,9 Bizkaian, eta %3,7 Gipuzkoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.