'Sea Watch 3'-ko kapitainak Salvini salatu du, iraindu eta arriskuan jarri izanagatik
ERROMA. Carola Rackete Sea Watch 3 erreskate ontziko kapitainak kereila bat jarri zuen atzo Matteo Salvini Italiako Barne ministroaren aurka. Racketek «irain larriak egin» eta «delitu eginarazi» izana egozten dio politikariari, Lampedusan (Italia) 40 migratzaile zeramatzan ontzia lehorreratu ostean jaso zituen mehatxuengatik. Facebook eta Twitter sare sozialetako Salviniren orriak itxiarazteko eskatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu