MADRIL. Azken asteetan migratzaile asko iritsi dira Kanaria uharteetara (Espainia), eta, etorkin horiei harrera duina egite aldera, Espainiako Gizarte Segurantza, Inklusio eta Migrazio Ministerioa Iberiar penintsulan guneak bilatzen ahalegintzen ari da. Horixe kaleratu zuen atzo EFE berri agentziak, ministerio horretako iturriak aipatuz.
Datu ofizialen arabera, urriko lehen hamabost egunetan 8.500 migratzaile inguru heldu ziren ontzietan Kanaria uharteetara, eta urte osoan 23.500 inguru; hau da, 2020. urte osoan baino gehiago (23.200). Hori bai, orain hiru urte ez bezala, etorkinak penintsulara lekualdatzen ari dira, uharteetako harrera sistemari arnasa emateko.
«Leku asko ari gara begiratzen penintsula osoan, publikoak zein pribatuak, jakiteko beharra egongo balitz prest egongo liratekeen», azaldu dute ministerioko iturriek. Azpimarratu dute, baina, «oraingoz» ez dagoela toki askoren beharrik. Ministerioak ez du kopuru zehatzik eman nahi izan, baina «17-20 dispositibo» irekitzeko asmoa dute.
Aintzat hartu behar da 2020an Kanaria uharteetan gertatutako migrazio krisian uhartediak ia ez zuela azpiegiturarik migratzaileak hartzeko. Horregatik, Migrazioen Estatu Idazkaritzak kanpalekuak altxatu zituen, eta jada erabilgarri ez zeuden instalazio militarrak eta bezerorik ez zuten hotelak baliatu zituen horretarako. Orain, ordea, 6.000 pertsona ingururentzako lekua du Kanaria uharteetako harrera sareak.
Migratzaileak hartzeko guneen bila ari da Espainiako Gobernua
Kanarietako harrera sistemari arnasa emateko, Iberiar penintsulan «17-20 dispositibo» irekitzeko asmoa du Moncloak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu