Albistea entzun

Miren Larrionen dimisioa onartu du EH Bilduk

Eremu pertsonalari lotuta dauden gertakari batzuengatik kode etikoa urratu duela esan dute.

Berria -

2021eko otsailak 23

GASTEIZ. Miren Larrionen dimisioa onartu duela jakinarazi zuen atzo arratsaldean EH Bilduk, sare sozialetan zabaldutako ohar batean. Adierazi dutenagatik, «eremu pertsonalari lotuta dauden gertakari batzuengatik» aurkeztu du dimisioa Larrionek, eta gertakari horiek «ezkerreko subiranismoaren kargu publikoek eta organikoek sinatzen duten kode etikoa urratuko lukete». Ez zuten informazio gehiagorik eman.

Ezustea eragin zuen berriak atzo arratsaldean. EH Bilduk Gasteizko Udalean duen bozeramailea da Larrion, eta atzo goizean, Fernando Buesa PSE-EEko buruzagi ohiaren omenaldian parte hartu zuen, koalizioaren ordezkari gisa.

Ingeniaritza Industrialeko eta Ingurumen Ingeniaritzako doktorea da Larrion, eta Euskal Herriko Unibertsitatean irakasten du. 2015ean EH Bilduren zerrendaburua izan zen Gasteizko Udalerako hauteskundeetan, eta botoen %19,6 eta sei eserleku lortu zituen. Emaitza bera lortu zuen 2020ko hauteskundeetan ere, boto are gehiago lortuta. 2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan Arabako zerrendaburua izan zen.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Euskal presoen eskubideen alde joan den urtarrilean Donostian egindako protesta. ©JON URBE / FOKU

Hiru preso hurbilduko dituzte, eta bat Euskal Herriratu

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Ainhoa Barbarin Iurrebaso da Euskal Herrira ekarriko dutena: Zaballara ekarriko dute, Valentziatik. Xabier Makazaga Azurmendi eta Eneko Goieaskoetxea Arronategi A Lamatik El Duesora mugituko dituzte, eta Ana Belen Egues Gurrutxaga, Kordobatik Asturiasera.

Fernando Grande-Marlaska eta Josu Erkoreka, gaur, Gasteizen. ©EUSKO JAURLARITZA

Espetxe eskumenaren transferentziaz aritu dira Grande-Marlaska eta Erkoreka

Maddi Ane Txoperena Iribarren - Jon O. Urain

Espainiako Barne ministroa Gasteizen izan da gaur, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Segurtasun sailburuarekin bilduta. Aitor Estebanek esan du espetxe eskumena «Aste Santua baino lehen» eskualdatu beharko luketela.

Ezkerretik, Xabier Madariaga, Roberto Moreno eta Pilar Kaltzada, atzo, Bilbon. ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

Haur motxiladunen arazoari heltzeko ikuspuntua aldatzea beharrezkoa dela diote adituek

Gotzon Hermosilla

Adituek uste dute gurasoren bat edo biak espetxean dituzten umeen arazoari heltzeko beharrezkoa dela ikuspuntua aldatzea, umeen beharrak beste edozein irizpideren gainetik jarriz.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea Gasteizen izanen da martxoaren 4ko ekitaldian. ©Emilio Naranjo / EFE

ETAren armak suntsitzeko ekitaldi sinboliko bat eginen du Espainiako Gobernuak

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Terrorismoaren Biktimen Memoriarako Gasteizko Zentroak antolatu du ekitaldia, martxoaren 4rako. Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea han izanen da.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.