Abertzaletasuna «nortasuna» da Facebookentzat

2019ko martxoaren 30a
00:00
Entzun
BILBO. Aurrerantzean, Facebookek «nazionalismo eta separatismo zuria» goraipatzen dituen mezuak galarazi egingo ditu. Baina horren berri emateko plazaratu duen agiriak askoren harridura eragin du: izan ere, Facebookek esan du orain arte horrelako mezuei ez diela trabarik jarri «nazionalismoaren kontzeptu zabalago batez ari ginelako pentsatzen, esaterako, estatubatuarren harrotasuna edo euskal separatismoa, pertsonen nortasunaren atal garrantzitsu direnak».

Hortaz, hemendik aurrera Facebookek ez ditu arrazakeriaren aldeko aldarriak baimenduko, «gorrotoa sustatzen duten talde antolatuekin» lotuta daudelakoan; hala ere, jarraituko du orain arte bezala jokatzen «pertsonen nortasunaren atal garrantzitsu» diren horiekin. «Pertsonek jarraitu ahal izango dute harro agertzen euren ondare etnikoa dela eta»,azaldu du Facebookek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.