Jaurlaritzak 34 milioi bideratuko ditu garapenera

2023ko maiatzaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
GASTEIZ. Garapenerako Lankidetzako Euskal Agentziak aurten 34 milioi euro bideratuko ditu garapenerako lankidetzako proiektuetara, atzo Nerea Melgosa Jaurlaritzako Gizarte Politiketarako sailburuak jakinarazi zuenez. Lanon helburua da desberdintasun sozialei aurre egitea eta diruz laguntzea «herrialde pobretuetako biztanleen bizi baldintzak hobetuko dituzten proiektu solidarioak». Maiatz bukaeran eginen dute deialdia garapenerako GKEentzat; hilabete izanen dute egitasmoak aurkezteko.

Hiru arlotan banatzen dira proiektuak: garapenerako lankidetzakoak; garapen produktiboko, prestakuntzako eta laguntza teknologikokoak; eta gizartea eraldatzeko hezkuntzari buruzkoak. Funtsen %10 emakumeen ahalduntzea eta genero desberdintasunak ezabatzeko lanetara bideratuko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.