Emakumezko presoen «zama erantsiaz» gogoeta egin dute

Emakumeari eta kartzelari buruzko Sareren lantaldea 'Poltsa bete kontu' egitasmoaz aritu da Basaurin.

Emakume ugari bildu ziren atzo Basauriko topaketan. MONIKA DEL VALLE / FOKU.
2019ko maiatzaren 5a
00:00
Entzun
BASAURI. Mugimendu feministan, bakegintzan eta euskal presoen inguruan lanean ari diren hogei bat emakume bildu zituen Sarek atzo Basaurin (Bizkaia), emakume izateagatik euskal presoek eta haien inguru hurbilekoek jasaten duten «zama erantsiaz» hausnartzeko eta gaia lantzen ari den taldearen asmoak jakinarazteko. Bi gairen inguruan jardun zuten: batetik, preso dituzten emakumeen egoeraz eta bizi baldintzez , eta, bestetik, presoak zaintzeko lanean genero rolen banaketak duen garrantziaz. Topaketan hausnarketarako tartea ireki nahi izan zuten gaiaren inguruan, eta, horretarako, abian jarri dute Poltsa bete kontu izeneko egitasmoa. Apirilean aurkeztu zuten dokumentalaren trailerra. Euskal presoen zaintza lanetan aritu diren lau emakumeren esperientziak jasotzen ditu.Atzo eman zuten argitara lehenengo testigantza.

Topaketan, preso emakumezkoak urrunduago eta bakartuago daudela ohartarazi zuten Sareko arduradunek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.