Espainiako Gorteetarako hauteskundeak. Hego Euskal Herria

EAJ, «askatasun nazionala» lortzearen alde

Mireia Zarate eta Aitor Esteban, atzo, Bilbon. BERRIA.
2019ko apirilaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BILBO. Igandean ospatuko den Aberri Eguneko ekitaldia eta adierazpena aurkeztu ditu EAJk, Bilbon, Mireia Zarate EBBko idazkariaren eta Aitor Esteban Espainiako Kongresurako Bizkaiko zerrendaburuaren bidez, eta esan du «herri honen askatasun nazionala» lortzeko lanean segituko duela. Aurtengo Aberri Eguna «hauteskundez jositako egutegi» batean dagoela adierazi du EAJk, eta Espainiako bozetan «jokoan» izango dela «aniztasun, tolerantzia eta normaltasun politikoa indartzeko beharra». Alderdi jeltzaleak Aberri Eguneko idatzian dio «gehiengo demokratiko nahikoa» sortu beharra dagoela, «gure herriaren proiektua bultzatzen jarraitu ahal izateko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.