Memoria Lantaldearen lana Gogorak egitea, eztabaidagai

EPren ustez, «akatsa» da; aldiz, EH Bilduk dio funtsezkoena ez dela non egiten den, baizik eta zer eta zertarako

2020ko irailaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BILBO. Eusko Legebiltzarreko parlamentariek Radio Euskadiniritzia eman dute joan den legealdian Memoria eta Bizikidetza Lantaldeak izandako lana Gogora institutuak hartzeaz. Jose Antonio Souso EAJko legebiltzarkideak jakinarazi du erabakia EAJren eta PSEren arteko gobernu akordioan jasota dagoela.

Elkarrekin Podemoseko Jon Hernandezek esan duenez, erabakia «akats bat» da, legebiltzarra delako alderdiek eztabaidatzeko eremua. «Gogoran ezingo da modu hain egokian eta demokratikoan egin».

Iker Casanova EH Bilduko legebiltzarkidearen iritziz, berriz, lantalde hori Eusko Legebiltzarrean egotea ez dago koalizio abertzalearen esku. Nabarmendu du eurentzat funtsezkoena ez dela non egin, baizik eta zer eta zertarako: «Bizikidetza eraikitzeko eta iraganeko zauriak gainditzeko bada, EH Bildu prest egongo da».

PSE-EEko Gloria Sanchezen iritziz, berriz, «garrantzitsua» da Gogorak jarraitzea gaiarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.