Bosniak zentro itxi batzuetara eramango ditu kanpaleku batean dauden migratzaileak

2019ko abenduaren 11
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
SARAJEVO. Bosniak atzo iragarri zuenez,«hobeto prestatutako instalazio batzuetara» eramango ditu Kroaziako mugan dauden migratzaileak. Vucjakeko kanpalekuan zortziehun migratzaile inguru daude, mugatik oso gertu, eta, hango baldintzak oso gogorrak izan arren , askok gose greba hasi zuten joan den astean, handik eraman ez zitzaten: ez dute mugatik urrundu nahi, hura gurutzatzea dutelako xede.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA