35 bat migratzaile desagertu dira Libiako kostaldean
TRIPOLI. 35 bat migratzaile desagertu ziren herenegun Libiako kostaldearen parean, ontzi bat hondoratuta. IOM Nazioarteko Migrazioa Erakundeak atzo jakinarazi zuen sei gorpu berreskuratu zituztela, eta ontzi horretan zihoazen gainontzekoak «ziurrenik» hilik daudela. IOMen esanetan, azken astean 53 migratzaile hil dira edo desagertutzatjo dituzte Libiako kostaldean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu