Osakidetzak gomendatuko du zortzi hondartzatan ez erretzea

Udan abiatuko dute ekinbidea, ekainaren 15ean, eta 2022an gainerako hondartzetara zabaltzea nahi dute

2021eko maiatzaren 27a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Osakidetzak udan zortzi hondartzatan ez erretzeko gonbita egin du: Zumaiako Itzurun eta Santiago hondartzetan (Gipuzkoa), Ibarrangeluko Lagan eta Laidan, Lekeitioko Isuntzan, Mundakako Laidatxuran eta Hondartzapen (Bizkaia), eta Garaio hegoaldeko hondartzan (Araba). Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak adierazi duenez, proposamenaren helburua da adingabe ugari dituen aisialdirako ingurune horietan tabako kontsumoa «desnormalizatzea», eta, era berean, hondartzak zikintzen dituen zigarro puntarik ez egotea. Aurtengo udan abiatuko dute proiektua, ekainaren 15ean, eta 2022an gainerako hondartzetara zabaltzea nahi dute, tabakorik eta kerik gabeko hondartzen sarea eratzeko asmoz.

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak atzo prentsaurrekoan esandakoaren arabera, ez da zigor ekinbide bat izango, banako konpromisoan eta kolektiboan oinarritzen den ekintza bat baizik: «Ez da gure asmoa hondartzetan erretzea debekatzen duen lege bat sustatzea. Espazio horretan erretzera doazenek birritan pentsatzeko eta ez egiteko gonbidapena da», adierazi zuen

Bestalde, nabarmendu zuen igo egin dela tabakoa erretzeari uzteko Osakidetzaren programetan parte hartu dutenen kopurua: 2020an, 7.820 pertsonak hasi zuten; 2019an, berriz, 2.059k. Hots, hirukoiztu egin da. «Oso positibotzat» jo dute hori, eta tabakismoaren aurkako kontzientziazio eta prebentzio lana goraipatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.