Azpiazuk garrantzia kendu dio kontuak luzatzeko aukerari
BILBO. Pedro Azpiazu Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia sailburuak esan du aurrekontuak luzatzeak ez lukeela eraginik izango herritarrengan. Halere, Eusko Jaurlaritzak ados jartzeko «borondatea» duela gaineratu du. Pedro Sanchezen inbestidurari begira, Espainiako Gobernua eratu behar dela uste du, «gai sakonei buruzko erabakiak» zehaztu gabe daudelako eta horiek ebaztea beharrezkoa delako.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu