EAko ildo kritikoak auzitara jo du, datu basea eskuratzeko

2019ko irailaren 5a
00:00
Entzun
BILBO. EAko sektore kritikoak auzitara jo du, alderdiko hauteskunde primarioei begira, afiliatuen datu baserako sarbidea izateko. Iker Ruiz de Egino alderdiko bozeramailea elkarrizketatu zuten atzo Onda Vascan, eta bertan jakinarazi zuen kritikoek «laguntza judiziala» eskatu dutela. Ruiz de Eginoren arabera, alderdiko zuzendaritza astelehenean batzartu zen, eta bertan jakinarazi zieten erabakia ildo ofizialeko kideei: «Ikusiko dugu zer eboluzio duen». Pello Urizar idazkari nagusi ohiak ekainaren 24an jakinarazi zuen EAko buruzagitza uzteko erabakia, eta hura ordezkatzeko prozesua «martxan» dagoela azaldu zuen Ruiz de Eginok.

Miren Aranoa Nafarroako koordinatzaileak, berriz, jakinarazi du zuzendaritzak erabaki duela espediente bat zabaltzea Iratxe Lopez de Aberasturiri, Mikel Goenagari eta Aranoari berari, Arabako, Gipuzkoako eta Nafarroako koordinatzaileei, prentsaurreko batean «Berme Batzordearen ebazpenak bete daitezen publikoki eskatzeagatik».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.