Ipar Koreak beste misil bat jaurti du Japoniako itsasorantz

Piongiangek AEBei ohartarazi die aurrerantzean ekintza militar «bortitzagoak» egiteko asmoa duela

2022ko azaroaren 18a
00:00
Entzun
PIONGIANG. Ipar Koreak beste misil bat jaurti zuen atzo Japoniako itsasorantz, Hego Koreak, AEB Ameriketako Estatu Batuek eta Japoniak Koreako penintsularen inguruan indartu dituzten jarduera militarrei erantzunez.

Misila jaurti baino bi ordu lehenago, Ipar Koreako Atzerri ministro Choe Son Huik, ohar baten bidez, AEBei ohartarazi zien jarduera militarrak indartzen badituzte aurrerantzean Ipar Koreak ekintza militar «bortitzagoak» egingo dituela. «Mehatxu serioagoa eta errealistagoa izango da AEBentzat», adierazi zuen Atzerri ministroak, eta gehitu zuen AEBak «damutu» egingo direla Hego Korea babesteaz.

Ipar Koreak ehun misil inguru jaurti zituen hilaren hasieran, eta horietako bat Hego Korearen menpeko itsaso eremura heldu zen, lehen aldiz 1950eko hamarkadako gerratik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.