Udal eta foru hauteskundeak. Ondorena

EAJk lehenetsi egingo du PSErekin ituna

EBB, atzo, Sabin Etxean. L. TEJIDO / EFE.
2019ko maiatzaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BILBO. Igandeko hauteskundeetan EAJk lortutako emaitzen ostean, «alderdi guztiekin» hitz egingo duela jakinarazi du Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko buruak. Edonola ere, «lehentasuna» PSErekin akordioa egitea dela nabarmendu du Atutxak. Atzo arratsaldean bildu zen Euzkadi Buru Batzarra hauteskundeen emaitzei buruz eta akordioei buruz hitz egiteko.

Hain justu, Juan Mari Aburto Bilboko jarduneko alkate eta EAJren alkategaiak azpimarratu du PSErekin egindako itunak «funtzionatu» egin duela: «Bilbon egonkortasuna egotea oso garrantzitsua da, baita gobernu egonkor bat izatea ere».

Gauza bera nahi du Eneko Goia Donostiako jarduneko alkate eta EAJren alkategaiak: «Egonkortasuna lortzeko akordio bat lotzen saiatu behar dugu». Inoizko emaitza onenak lortu ditu EAJk Gipuzkoako hiriburuan, baina PSEk bi zinegotzi galdu ditu. Akordioei buruz «hitz egiteko» tartea hartuko du Goiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.