BILBOKO UDALAREN AURREKONTUA 2018AN, MILIOI EUROTAN
Datorren urterako aurrekontu proiektua onartu zuen atzo Bilboko Udaleko gobernu batzordeak: 535,9 milioi euro izango dituzte, aurten baino zortzi milioi gehiago (%1,5). Juan Maria Aburto alkateak nabarmendu du aurrekontu horiek zorrik gabe mantenduko dutela hiriburua. EAJren eta PSEren itunari esker, kontuak onartzeko gehiengoa dauka Aburtok, baina oposizioarekin «negoziatzeko prest» agertu da.