Albistea entzun

Laboristek irabazi dituzte Australiako hauteskundeak

Berria -

2022ko maiatzak 22

CANBERRA. Alderdi Laboristak irabazi ditu atzo Australian egin zituzten hauteskundeak. Botoen %67 zenbatuta eta hamalau aulki zeudelarik banatzeko, laboristek 72 diputatu izango dituzte Ordezkarien Ganberan —gehiengo osoa 76 da—, eta Koalizio Liberal/Nazionalak, 50. Hortaz, hamarkada batean lehenengo aldiz, Alderdi Laborista agintera itzuliko da, eta Anthony Albanese izango da Ozeaniako herrialdeko lehen ministroa; aldiz, oraindik argitzeko dago haren alderdiak gehiengo osoa lortuko duen.

Laboristen garaipenaren berri izan ondoren, Scott Morrison jarduneko gobernuburuak jakinarazi zuen Alderdi Liberalaren buruzagitza utziko duela: «Badakit zer astinaldi jasaten ari den gure nazioa. Eta uste dut gure nazioarentzat garrantzitsua dela sendatzea eta aurrera egitea». Albanesek, berriz, klima larrialdian jarri zuen arreta garaipena ospatzeko hitzaldian: «Gai izango gara klima gerra hauek amaitzeko, eta Australia energia berriztagarrien superbotere bat bilakatzeko».

Oposizioko alderdien artean, ekologistek izan dute gorakadarik handiena; behin-behineko emaitzen arabera, Berdeek hiru eta lau diputatu artean irabazi dituzte —bakarra izan dute 2010etik hona—. Hautagai independenteek ere gora egin dute, eta gutxienez bederatzi izango dira.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

"2022an oheratu nintzen eta 1950an esnatu naiz"

Abortu eskubide konstituzionala indargabetu dute epaileek AEBetan

Urtzi Urrutikoetxea

Milaka lagun irten dira AEBetako hirietan abortu eskubidearen aldeko protestetan. Elkar babestearen eta kalean mobilizatzearen garrantzia nabarmendu dute.

Migratzaile talde bat pilatuta, atzo, Marokoko Nador hirian. ©AMDH

Gutxienez 37 dira Melillako hesia gainditzeko saiakera jendetsuan hildakoak

Gorka Berasategi Otamendi - Jon Ordoñez Garmendia

Espainia eta Maroko arteko muga zeharkatzen ahalegindu ziren 2.000 lagun, herenegun. SOS Arrazakeriak elkarretaratzera deitu du gaurko.

Joe Biden AEBetako presidentea, atzo, Etxe Zurian, hedabideen aurreko agerraldian. ©OLIVIER CONTRERAS / EFE

Biden: «Muturreko ideologia baten ondorioa da»

U. Urrutikoetxea

AEBetako presidenteak ohartarazi du amen heriotza tasa igo egingo dela herrialdean, Auzitegi Gorenak hartu duen erabakiaren ondorioz

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...