Baionako prokuradoreak dio suteetako bat kriminala izan zela

Jendarmeriaren ikerketaren arabera, Lapurdin otsailean gertatutako hiru suteek ez dute loturarik elkarren artean

2021eko martxoaren 9a
00:00
Entzun
BAIONA.Joan den otsailaren 20an eta 21ean Nafarroa, Gipuzkoa eta Lapurdi artean izan ziren suteetan, Lapurdiri dagokionez, elkarren artean harremanik ez duten hiru sute izan zirela jakinarazi zuen atzo Jerome Bourrie Baionako prokuradoreak. Haren ustez, horietako batek, Azkaineko oihaneko 450 hektarea erre zituenak, ez du zerikusirik mendiko laborantza sute batekin, eta jatorri kriminala du. «Sute abiatze bat baino gehiago identifikatu dituzte Larhunera igotzeko ibilbidearen inguruan». Hartutako laginak aztertzen segitzen dute, su emateko erabilitako sistema identifikatzeko. Hori erakutsi du jendarmeriak azken asteetan eraman duen ikerketak. Orotara, mila hektarea pasa erre ziren Lapurdin. Beste sute batek Biriatuko oihaneko 1.400 hektarea erre zituen, eta hirugarrenak, berriz, zazpi hektarea, Saran.

Haren hitzetan, ikertzen segituko dute, suteen jatorriak are gehiago zehaztu eta egileak identifikatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.