ZUZENDARIARI

El Duesoko espetxetik gutuna

Asier Borrero
2021eko irailaren 21a
00:00
Entzun

Gutxi duenari dena kentzea erraza den garaietan bizi gara. Bazter honetan, berezko egoera batean, gertukoekiko erlazio pertsonalak gutxiengo batera mugaturik daude. Gaur egun, gutxiengo hori ukatzen digute. Izan ere, alarma-egoera bertan behera gelditurik eta neurriak erlaxatzen ari direnean, espetxeetan topaketa familiarrak eta bikote-erlazioak oraindik arriskutsuak omen dira. Hauek murrizturik edota debekaturik jarraitzen dute. Garaiotan, hilabetero gertukoekin zuzenean eta intimitatez egoteko atzamarrak baino ordu gutxiago dugunoi, aurrez aurrekoak debekatzen dizkigute.

Edonon egonda ere, gatibutzak herritik eta gertukoengandik bereizita eta urrunduta egotea suposatzen du. Beraz, askatasun gabetze egoerak dakarrenari aurre egiteko ezinbestekoak zaizkigun topaketak dira aurrez aurrekoak, itolarrian denari arnastea bezainbeste. Horrexegatik, presoon eta gure gertukoen eskubideez eta osasunaz ari gara, baita ere, bizi dugun egoera bidegabe hau eta jasaten ari garen neurri arbitrarioak salatzean; pandemiaren aurreko epe batzuen inertziaz eta espetxearen berezko izaerak eramanak jokatzen ari direla deritzogu.

Argi daukagu aurrez aurrekoak baliogabetzeak ez duela bat egiten egungo osasun errealitatearekin, hau da, ezin da justifikatu osasun-neurri gisa. Kanpoan gizarte-erlazioak eta kultura-eginkizunak murrizturik jarraitzen badute ere, kutsatze eta heriotza tasak jaisten ari dira, eta gertukoekin biltzea normaltasunez ikusten da. Oro har, azkenean birusarekin elkarbizi beharko dela aipatzen ari diren honetan, barruan oraindik psikosi moduko batean bizi gara, alarma-egoera indarrean egongo balitz bezala.

El Dueson, urte eta erdi luze daramate aurrez aurrekoak debekaturik; aitzakiak dira kanpoko intzidentzia eta aurrez aurrekoen osteko berrogeialdiak egiteko egitura edo eraikin egokirik eza, eta lekurik ez dagoela, baimenekin atera eta bueltatzen direnekin betetzen delako horretarako prestatu modulua. Horren harira, emakumeen moduluan holakorik ez izatean, txabolaz aldatzera behartzen gaituzte berrogeialdiak egin ahal izateko, ezinegona areagotuz.

Gehienok txertaturik bagaude edota aurretik kutsaturik ote gauden jakiteko bitartekoak daudenean, zer dela-eta berrogeialdi bat gertukoekin kontaktu hutsa edukitzeagatik? Bada, presoak eta gure gertukoak arduragabeagoak al gara? Kutsakorragoak ote? Gaur egun, zer da arduragabekeria handiagoa, maite duzun horri muxu ematea ala instituzio batek hori debekatzea?

Taupada bakoitzagatik borrokatu behar duten bihotzak gogoan,

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.