ZUZENDARIARI

Xilaba, Iparraldeko bertso txapelketa

Basauri
2020ko urriaren 16a
00:00
Entzun
Xenpelar bertsozale elkarteak bertsolaritzari buruz honakoa esaten du; «Ahozko kultur transmisioa galtzear dagoen honetan eta euskara bezalako hizkuntza gutxitu baten eremuan bertsolaritzaren geroratze naturala ez dago inondik inora ere ziurtatua. Kultur adierazpen baten iraupena belaunaldi berriek bere egiteak ziurtatzen du eta horrek ekartzen ditu zaleak, sortzaileak, eragileak, adituak… Oinarri-oinarrizko lana hori delako du Bertsozale Elkarteak bere ardatz estrategiko nagusietako bat Transmisioa. Hala ere, ezin aipatu gabe utzi Bertsolaritzaren transmisioak hizkuntzaren normalkuntzari eta kultura herrikoiaren eraberritzeari egiten dien ekarpena».

Egun hauetan Xilaba, Ipar Euskal Herriko bertsolari txapelketa burutzen ari da. Jadanik kanporaketa batzuk izan dira, eta ez da izan ia inolako azalpenik gure BERRIA egunkarian. Orain arte azaldutakoa lerro ziztrin batzuk izan dira idatzizko egunkarian, eta zerbait gehiago digitalean. Penagarria!Hainbat urte pasatu behar izan dira Iparraldean bertan bertso txapelketa antolatzeko eta gauzatzeko (lehen Nafarroako bertso txapelketan sartzen ziren bertsolariak). Han, non euskara ofizialik ez den lurraldean, non gero eta zokoratuago dagoen euskara, gure hizkuntzaren ekimen adierazgarrienetako bat egiten dutenean, halako informazio trataera jasotzea tamalgarria iruditzen zait.

Ez dut inolako zalantzarik Gipuzkoako edota Bizkaiko bertsolari txapelketek bestelako trataera eta hedadura informatiboa jasotzen dutela. Beharrezkoagoa den euskararen presentzia eta informazioa plazaratu dadila!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.