Trumpek 45 egun eman dizkio Tiktok-i saltzeko

2020ko abuztuaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
WASHINGTON. Tiktok sare sozialak AEBetan duen adarra saltzeko epea ezarri dio AEBetako Gobernuak Txinako ByteDance enpresari: 45 egun eman dizkio. Irailaren 15aren aurretik salmenta akordiorik ez bada, sare sozialaren erabilera debekatuko duela iragarri zuen, atzo, Donald Trump AEBetako presidenteak.

Microsoftek interesa du bideo laburrak banatzekoTiktok sare sozialarekiko, eta hura erosteko elkarrizketetan ari da plataformaren jabeByteDance enpresarekin. Prozesua, beranduenez, irailean amaituko duela adierazi zuen igandean.

Sare sozialaren eta erabiltzaileen datuen segurtasuna berrikusiko duela ere gaineratu du.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.