Koronabirusa

Eudelek bihar aztertuko du Jaurlaritzaren dokumentua

Ostegunean ez zuen onartu kultura eta aisialdiko irizpideen txostena; Osasun Sailak gehigarri bat egin du.

Joan den ostegunean Lehendakaritzan egindako bilera. BERRIA.
2020ko maiatzaren 13a
00:00
Entzun
BILBO. Eudel EAEko udalen elkarteak bihar goizean egingo du Jaurlaritzak aurkeztutako kultura eta aisialdiko ekinbideen irizpideei buruzko dokumentua onartzeko edo baztertzeko bilera. Joan den ostegunean harekin, ahaldun nagusiekin, hiriburuetako alkateekin eta Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzarekin Lehendakaritzan egindako bileran, Eudelek esan zuen ezin zuela onartu dokumentua, eta gehigarri bat eskatu zion Osasun Sailari. Jaurlaritzak atzo helarazi zion. Lehendakaritzako hurrengo bilera ere bihar izatekoa da.

Osteguneko bilera hura baino ordu batzuk lehenago batzartu zen Eudeleko zuzendaritza, eta EAJko, EH Bilduko eta PSE-EEko alkateek azaldu zuten udalek Osasun Sailaren irizpide zehatzagoak behar dituztela igerilekuak eta bestelako azpiegiturak irekitzeko edota festak egitea onartzeko, erabakiek berme handiagoa izan dezaten.

COVID-19aren krisiko konfinamendutik irteten hasteko, kultur ekitaldiak, jaietakoak edota aisialdiko jarduerak antolatzeko eta garatzeko irizpideei buruzko dokumentu bat aurkeztu zien Jaurlaritzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.