Politikariei «hitza armagabetzeko» eskatu die Foro Sozial Iraunkorrak

2020ko maiatzaren 7a
00:00
Entzun
BILBO. Foro Sozial Iraunkorrak koronabirusaren pandemiak ekarritako egoera aztertu du, eta «hitza armagabetzeko» eskatu diete arduradun politikoei. Foroaren Batzorde Iraunkorrak ezohiko bilera egin du, eta han aurkeztu dute azterketa. Uste dute pandemiak «lehentasun humanitarioen agenda berria» ekarriko duela eta «esperientzia komunitario berriak» azaleratu dituela, baina, era berean, «kezkagarri» begitantzen zaizkie zenbait arlo. Adibidez, «eskubide urraketak eta jarrera autoritarioak». Arduradun politiko askok «gerra erretorika» erabili dute pandemiaz berba egiteko, eta, «gerrari etengabeko erreferentziak eginez, eskubide zibilen murrizketak ekarriko dituen kultura belizistari» bide ematen ari direla uste dute. «Bizikidetza demokratikoa eraikitzeko dinamiketan sakontzea» proposatu du foroak; eta premiazkotzat jo du biktimen eskubideen eta presoen egoera normalizatzearen beharra «alderdien arteko gatazkatik» ateratzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.