Arzuaga salatu dute Poliziaren bi sindikatuk

SUPeko kideak atzo. DAVID AGUILAR / EFE.
2019ko apirilaren 9a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Espainiako Poliziako SUP eta SPP sindikatuek auzitara jo zuten atzo Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkidearen aurka, joan den ostegunean Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran Arzuagak Jusapol polizien elkartearen aurka esandakoak salatzeko. SPPk Estatuko fiskaltzaren aurrean aurkeztu zuen atzo salaketa, «segurtasun indarrak iraintzea eta gutxiestea» egotzita. SUPek, berriz, kontziliazio saio bat erregistratu zuen atzo Gasteizko epaitegi batean, eta 3.000 euroko kalte-ordaina eskatu dio Arzuagari, «kalte moralengatik». Sindikatuak ohartarazi du kereila bat aurkeztu aurreko pausoa dela kontziliazio saioa, eta, bertan, Arzuagak aukera izango duela esandakoetan «atzera» egiteko.

Joan den osteguneko osoko bilkuraz mintzatu zen atzo Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzailea ere. Arzuaga babestu zuen, eta azaldu polizien «probokazioek» eragin zutela legebiltzarkidearen «beroaldia». Otegik gogora ekarri zuen PPk gonbidatu zituela Jusapolekoak bilkurara, eta atsekabea adierazi zuen ez delako hitz egin estatuaren indarkeriaren biktimez, osteguneko eztabaida horri buruzkoa bazen ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.