Ruiz de Pinedo: «Erabakigarria da EH Bildu»

Iñaki Ruiz de Pinedo Murgian. BERRIA.
2019ko apirilaren 7a
00:00
Entzun
MURGIA. Iñaki Ruiz de Pinedo EH Bilduko Espainiako Kongresurako Arabako hautagaiak esan du «EH Bildu erabakigarria» izango dela datorren apirilaren 28ko hauteskundeen ostean, Madrilen. Murgian (Araba) egindako agerraldi batean nabarmendu du soilik «ezkerreko subiranisten aliantzak» jar ditzakeela mahai gainean Espainiako Estatua demokratizatzeko beharrezko gakoak: «Ultraeskuina eta estatuko botere ilunak ohartu dira aurre egin beharreko etsaia ezker independentista dela».

Aitor Esteban EAJren Espainiako Kongresurako Bizkaiko hautagaiak, berriz, esan du EH Bilduri «gehiago axola» zaiola Espainiako ezkerra «Euskadira gauzak ekartzea» baino. «EH Bilduk aurpegi bikoitza du», adierazi du Estebanek Santurtzin egindako ekitaldi batean.

Odon Elorza PSEko hautagaiak, bestalde, eskatu du «eskubide sozialen alde apustu» egiteko, EH Bilduren eta EAJren «haustura» ikusita: «Nazionalistak konfrontazio bila ari dira erabakitzeko eskubidearekin». Elkarrekin Podemosek, ostera, EAJri egotzi dio eskubide sozialekin zerikusia duten eskumenen transferentzia baldintzatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.