Albistea entzun

Gabi Daraspe libra dezatela galdetuko dute ostiralean

Martuteneko kartzelan sartu dute GKSko kide hori. Aske utz dezatela eskatzeko, martxa bat eginen dute Baionan

Berria -

2022ko maiatzak 31

BAIONA. Gazte Koordinakunde Sozialistako kide bat atxilotu zuten iragan ostegun gauean, Itziarren (Gipuzkoa). Berehala, Martuteneko kartzelara sartu zuen Ertzaintzak, eta, erran dutenez, sei hilabeteko kondena bete beharko du. Gabi Daraspe Urruñakoa (Lapurdi) da, eta 2018ko ikasle greba baten harira izandako epaiketaren ondorioz sartu dute preso, Kontseilu Sozialistaren arabera.

Garai hartako auzian desordena publikoak egitea leporatu zioten, haren abokatuak BERRIAri jakinarazi dionez. Hala, Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak eskatu du Daraspe «berehala» aske uzteko. Hain zuzen, horren aldarrikatzeko, manifestazioa eginen dute heldu den ostiralean, Baionako San Andres plazatik hasita, 19:00etan, Gabi askatu, amnistia osoa lelopean.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Javier Esparza, artxiboko irudi batean ©Iñaki Porto / EFE

UPNk Navarra Suma koalizioa amaitutzat ematea leporatu dio PPri

Irati Urdalleta Lete

Javier Esparzak «estrategia aldaketa bat» ikusten du PPn. UPNk uda amaitutakoan hartuko ditu Navarra Sumaren inguruko erabakiak

Eneritzen izandako istripua; larri zauritu da 21 urteko gazte bat. ©Nafarroako suhiltzaileak.

Gidari bat hil da Tebas-Muru Artederretan, autoa bidetik irten ondoren

Berria

N-121 errepidean gertatu da ezbeharra. Eneritzen izandako beste istripu batean, larri zauritu da 21 urteko gazte bat.

EHUko Zuzenbide fakultatea, Donostian ©Jon Urbe/ Foku

EHU munduko 400 unibertsitate onenen artean mantendu da

Edurne Begiristain

Shanghaiko Jiao Tong Unibertsitateak urtero egiten duen munduko unibertsitate onenen zerrendan segituko du EHU Euskal Herriko Unibertsitateak. EHUk zazpi espezialitate ditu munduko lehen 200 unibertsitateen artean.

Larrialdietarako anbulantzia bat, artxiboko irudian ©Gorka Rubio/ Foku

Beste 30 pertsona hil dira COVID-19arekin Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Berria

Koronabirusaren bilakaeraren berri eman du Osakidetzak: 180 lagun daude ospitaleratuta gaitzarekin, eta horietako hamabost ZIUetan daude.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...