Nafarroak 400 positiboen langa gainditu du, eta %10 da positibo tasa
IRUÑEA. Gero eta bistakoagoa da kutsatuen kurba gora eta gora ari dela Nafarroan. Osasunbideak emandako datuen arabera, herenegun 405 kasu atzeman zituzten lurraldean, eta positibo tasa %10 da. Azkenorduetan, gainera, pertsona bat hil da gaitzak jota, eta beste bederatzi ospitaleratu dituzte, bat ZIUan. Hala, 79 lagun daude guztira Nafarroako ospitaleetan, horietako hamabi ZIUan, larri.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu