Sanchezen eta Aragonesen bilera, ostiralean

2022ko uztailaren 9a
00:00
Entzun
MADRIL. Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea eta Pere Aragones Generalitatekoa datorren ostiralean batzartuko dira, Moncloan. Felix Bolaños Espainiako Presidentetza ministroak eman zuen atzo albiste horren berri, eta adierazi zuen Madrilek eta Bartzelonak «elkarrizketaren eta irtenbide politikoaren aldeko apustua» egin dutela.

Horrez gain, Bolañosek azaldu zuen bi aldeek adostu dutela «gatazka politikoaren judizializazioa amaitu» behar dela, eta elkarrizketa mahaiari ekingo diotela berriz, beste bi hitzordu antolatuta. Sanchez eta Aragones iazko irailaren 15ean batzartu ziren azkenekoz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.