Gidabaimena lortzeko eginiko iruzurrak ikertzen ari dira

Pertsona bat atxilotu dute, eta identifikatuta hamabi daude; azterketa teorikorako laguntza ematen zuten

2022ko irailaren 1a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Espainiako Polizia sare antolatu bat ikertzen ari da Donostian, gidabaimena lortzeko azterketa teorikoetan iruzurra egitea egotzita. Poliziak jakinarazi duenez, sare horretako kideek gaztelaniazko ezagutza mailarik ez duten pertsonei lagundu diete azterketa teorikoak gainditzen, kanpotik erantzunak emanez.

Ikerketaren bitartez, hiru hilabetean Gipuzkoan dozena bat lagunetik gora identifikatu dituzte azterketak modu horretan egiteagatik. Etsamineko erantzunen truke, erakundeak 2.000 eta 4.000 euro artean kobratzen zizkien. Ikerketa oraindik zabalik dago, eta pertsona bat atxilotu dute, besteak beste, azterketara aurkeztutako lau laguni baliabide teknikoak eta gailu mugikorrak ematea leporatuta. Erabiltzaileei dagokienez, 500 euro arterainoko isunak ezar diezazkietela jakinarazi dute, baita sei hilabeteko epean berriro probetara aurkezteko debekua ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.