Sindikatuek sistema publikoa defendatzera deitu dute M-3an

ELA, LAB, Steilas eta ESK-k manifestazioa antolatu dute martxoaren 3rako, Gasteizko sarraskia gogoan hartuta

2023ko otsailaren 28a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Martxoaren 3an, 47 urte beteko dira Espainiako Poliziak Gasteizen bost langile hil eta ehunka zauritu zituenetik, eta, urtemuga hori oroitzeko, ekitaldi eta mobilizazio andana izango dira Arabako hiriburuan. Euskal Herriko gehiengo sindikalak manifestazio batera deitu du, 18:00etarako, Zaramaga auzoko Martxoak 3 plazatik abiatuta.

ELA, LAB, Steilas eta ESK sindikatuek azaldu dute duela 47 urte bezala gaur egun ere hamaika arrazoi daudela langile borrokari eusteko. Haien ustez, herritarren bizi baldintzen aurkako «erasoetatik» defendatzea ere «langileen borroka» da, eta, 1976an bezala, kalera ateratzeko motibo ere bada egungo egoera. Besteak beste, oroitu dute asteburu honetan milaka lagun atera direla osasun sistema publikoaren alde, eta hezkuntzan jakinarazi diren protestak ere testuinguru berean kokatu dituzte.

Halaber, pentsiodunenmugimenduaren borroka goratu dute: «Gaurko pentsiodunak 1976ko grebalariak direlako, borrokan jarraitu behardugu, pentsioak guztionak direlako eta justizia soziala direlako».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.